Zinema kanpoan: Irati

Zinema kanpoan: Irati

IRATI (114’ - 2023)

  • Egilea: Paul Urkijo 
  • Aktoreak: Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Kepa Errasti
  • Bainet, Ikusgarri Films, Kilimedia, Irati Zinema AIE
  • Jatorrizko bertsioan, frantsesezko azpitituluekin

VIII. mendean, Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela.

Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa. Eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.

  • Oharra: eszena batzuk gogorrak izan daitezke publiko gaztearentzat

Euskara Pantaila Handian egitasmoa Izaskun Arrue Kulturguneak eta Gasteizko Hegoalde Euskaltegia, Udaberria Euskaltegia eta IKA euskaltegiak elkarlanean antolatzen duten jarduera da. Hauen bitartez, euskarazko pelikulak pantaila handian ikusteko aukera luzatzen zaie Gasteizko euskaltegietako ikasleei eta proiekzioarekin batera unitate didaktiko bat lantzen dute.

 

category
Tipo
evento
style
Categoría
Cine y audiovisuales
location_city
Municipio
Vitoria-Gasteiz
event
Inicio
10/12/2025
event_busy
Fin
10/12/2025
schedule
Horario
8:15-10:10 / 15:30-17:20
euro
Precio
Gratis
store
Lugar
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.