Teilatupean

Teilatupean

Teilatupean haurrentzako bertso antzerkia

Bertsolariak:

  • Maite Aizpurua
  • Uxue Alkorta 

Antolatzailea: Iruñeko Udala

Kultur bitartekaria: Lanku

Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makila, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan.

Etxearen bueltan hainbat gai jorratzen ditu publiko familiarrari zuzenduriko antzezlan honek: adiskidetasuna, zaintza, etxebizitzaren arazoa, migrazioa, marjinazioa, duintasuna, bizitza ereduen aniztasuna... Fantasiazko munduak helduen errealitatearekin parez-pare topo egiten duen honetan, haurren ahotsa eta zilegitasuna agerian geratzen dira.

Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatzen dira obra dinamiko eta jostari honetan, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Ekintza eszenikoaren bidez, aipaturiko gaien inguruko galderak planteatzen zaizkio publikoari, hausnarketarako bidea irekiz.

Fitxa artistikoa:

  • Sorkuntza eta gidoia: Iraitz Lizarraga
  • Antzezleak: Maren Basterretxea /Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta
  • Diseinua eta atrezzoa: Izaro Lizarraga
  • Publikoa: familiarra (5-11 urte, moldagarria)
  • Lekua: antzokiak, kultur etxeak, eskolak
  • Iraupena: 55 minutu
category
Tipo
evento
style
Categoría
Teatro
location_city
Municipio
Pamplona/Iruña
event
Inicio
09/12/2025
event_busy
Fin
09/12/2025
schedule
Horario
11:30
store
Lugar
Civivox Iturrama

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.