Flax Adarbakarra

Flax Adarbakarra

Oraingo honetan, amets batean murgilduko dira Urko eta Oiane zirenak pertsonaia berezi, magiko eta maitakor batekin batera.

Gauak, gure lagunak beldurtzen ditu eta lo egiteari ikara diote. Egoera honi buelta ematen lagunduko die Flax adarbakarrak. Urtero bezala, egoera dibertigarriak eta dantzagarriak biziko dituzte gure bi bihurriek oraingoan ere.

Gainera, gure bi lagunek, bere burua maitatzen eta zintzoak izaten ikasiko dute. Norberak bere burua maite behar du eta barruko “gu” horrek, lagundu behar gaitu, ez erasotu. Zertan eta nola eragingo diote Flax adarbakarrari gure lagunen akatsek?

Denok ikasiko dugu abentura eder honekin, geure burua maitatzen. Akatsak denok egiten ditugu, baina haietatik ikasi eta aurrera jo behar dugu. Errua ez da existitzen, ardura baizik. Bakoitzak berea badu eta denok ikasiko dugu altxatzen eta egoera makurrei, irria jartzen eta ikasten; beti adimena zabaltzen.

Ez galdu abentura berri ikaragarri hau. Gozatuko duzu. Dantzatuko duzu. Alai eta zoriontsuago irtengo zara ikuskizuna etagero. Eta asko ikasiko duzu.

 

category
Tipo
evento
style
Categoría
Teatro
location_city
Municipio
Zalla
event
Inicio
06/12/2025
event_busy
Fin
06/12/2025
schedule
Horario
17:00
euro
Precio
6 €
store
Lugar
Zalla Zine-Antzokia

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.