Ai, Zapotxin! Baratxuri Zoparen Sekretua

Ai, Zapotxin! Baratxuri Zoparen Sekretua

Zapotxinek urduri daramatza azken egunok, izan ere, “Mariplanplona” sorgina ezagutuko duela dio etengabe. Gaurkoan ezagutuko du Maripanpalona, gure herriko sorgin trebe eta lagun ona! Ez dute ordea edabe magikorik egingo, ezta erratz gainean hegan egingo... ezta zapoekin zapohizketan egingo. Maripanpalonak Zapotxinen bihotza sorginduko du, ordea.

Aurten Zapotxinen bidaiarekin sorginen gainean dugun iruditegia berreraikitzea dugu helburu. Baratxuri zopa lapiko bete baten bueltan arituko da protagonista eta zenbait herritar ezagutuko ditu. Maripanpalona, sorgin trebe eta lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten duena. Guztien laguntzaz, Zapotxinek ezagutuko du, sorgin izatea ez dela betiko ipuinek kontatzen dutena eta gure herrian badirela zenbait: amona, ama, alaba... eta gu haien eskutik helduta, sorginak izatera goaz!

category
Tipo
evento
style
Categoría
Teatro
location_city
Municipio
Getaria
event
Inicio
03/12/2025
event_busy
Fin
03/12/2025
schedule
Horario
17:30
euro
Precio
Gratis

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.