Presentación de libro: Katona (Antxine Mendizabal)

Presentación de libro: Katona (Antxine Mendizabal)

Presentación del libro Katona de Antxine Mendizabal.

Sinopsis: 

Eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala.

Katona bahitu zuten neskatila baten istorioa da. Umea jaio orduko, Txerren deabrua hartaz jabetu zen, eta idazle-arimaz hornitu zuen; hurrena izena kendu zion, ordea, eta harekin batera izana. Txerrenek ez zion utzi beste inor maitatu ahal izaten, ezta maitasunaz idazten ere.

Eleberri hau bidaia espirituala da, amets eta sorginkeria artean idatzia. Maitasunari buruz hitz egiten digu, eta maitasunaren kontakizunaz. Hartaz idazteko zailtasunaz dihardu, eta ahots propio baten bilaketaz, begirada patriarkaletik urrun, inolaz ere.

Eremu lausoa esploratzen du, egunerokoaren eta fantasiazkoaren artean, kantu, olerki eta ipuinez osaturik, emakume desobeditzaileen hizkera baliatuta. Eta kristautasunaren eta euskal mitologiaren oihartzunak kordatzen ditu, mitikoa dena idealizatu gabe. Orriotan muga oro desegiten dira: munstroa ez da kanpoko etsaia, barne ispilua baizik –inor noizbait izana, norberak izan nahi ez duena edo izan litekeena.

Prosa dotore, ahozkotasunaren musikaltasun eta irudimen bridagabearen bidetik, eleberri liluragarri eta ahaltsu honek gotikoaren berrikuspena eskaintzen digu, euskal literaturak inoiz gutxitan bezala, irakurketa gogoangarri eta ezinbesteko baten lerroetan barrena.

category
Tipo
evento
style
Categoría
Conferencia
location_city
Municipio
Urretxu
event
Inicio
26/11/2025
event_busy
Fin
26/11/2025
schedule
Horario
19:00
euro
Precio
Gratis
store
Lugar
Biblioteca de Urretxu

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.