Esateko idatzi: IPUINGINTZA, Beñat Sarasola

Esateko idatzi: IPUINGINTZA, Beñat Sarasola

Ipuingintza tailerra izango da Beñat Sarasolaren eskutik. Azaroaren 29an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00tik 18:00etara.

Hitza egiten da idatzi, entzun, xuxurlatu, oihukatu, sentitu eta, ausartzen naiz esatera, baita dastatu ere. Ukitu, ordea, ezin da ukitu. Gela oso bat har dezake hitz batek, baina ikusi ere, nekez ikusiko duzu. Akaso, horregatik, kosta egiten zaigu ulertzea nola gorpuzten den, non lur hartzen duen hitzak. Literaturari eta idazketari loturiko mendebaldeko iruditegiak ere, ez dio mesede egiten honi. Hitza ideien munduan, zerutik gertu eta lurretik urrun irudikatu ohi dugu. Eta zerutik gertu, ez da ondo egoten, dio kantuak. Hitzak, lokatza eta gorputza ditu mesede. Esateko Idatzi zikloa hitza lurrera ekartzeko helburuz sortu da. Hitzak izan ditza- keten aldaera zehatzetara ekartzeko saiakera bat. Praktikara bideratuta. Esateko idatziko dugu. Zer esateko? Nahi duguna, nahi adina. Luzea da oso aldaera posibleen zerrenda. Istorioak kontatzeko, poemak sortzeko, komikiak egiteko, antzezteko,ikus- entzunezkoak sortzeko, irudiak laguntzeko, beste hizkuntzetakoa gurera ekartzeko, norbere gogoetak aurkezteko, aldarrikapen kolektiboetarako... Asko dugu esateko.

Esateko Idatziz zikloak aldaera horiek esploratzeko balioko du, praktikara zuzenduriko tailer intentsibo sorta batekin.

  • Ikastaro honen inguruko informazio guztia: eskuorria
category
Tipo
evento
style
Categoría
Formación
location_city
Municipio
Azpeitia
event
Inicio
29/11/2025
event_busy
Fin
29/11/2025
schedule
Horario
10:00
euro
Precio
40 €
store
Lugar
Dinamoa Sormen Gunea

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.