Eñaut Elorrieta: ATEOSTEKO BIRA (Arrigorriaga)

Eñaut Elorrieta: ATEOSTEKO BIRA (Arrigorriaga)

Fantasia diskoa aurkezteko bira amaituta, eta, hurrengo lan luzea ondu bitartean, ATEOSTEKO BIRA eskainiko du Eñaut Elorrietak.

¿¿Bira txiki eta berezia izango da. Antzokietatik irtenda, eliza, ermita eta baselizak lehenetsiko ditu ATEOSTEKO BIRAK. Harrizko hormak, egurrezko eserlekuak eta ahots lurtar bat: kantua kultuzko keinu gisa. Elizaren oihartzunaren kontra tematu beharrean, pareten erantzunarekin jolastuko du Elorrietak, harriari ahotsa ateraz, beste garai batzuetako kantuen memoria aktibatuz. Soinu eta argi-ekipo soil eta zainduarekin, ahots eta gitarra hutsez eskainiko du Eñaut Elorrietak bere ibilbide osoko kanten aukeraketa zabala. Kontzertu zuzenak eta biluziak izango dira, herri-kanturen eta esperimentazioaren artean, ahotsaren posibilitateetan arakatuko dutenak¿.

 

category
Tipo
evento
style
Categoría
Concierto
location_city
Municipio
Arrigorriaga
event
Inicio
28/11/2025
event_busy
Fin
28/11/2025
schedule
Horario
19:00
euro
Precio
8 €

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.