Linguae Vasconum Primitiae

Linguae Vasconum Primitiae

Mendeburuaren karietara Baionako Euskal Museoak Obra Gomitatuak zikloa asmatu du.
Urriaren 11tik urtarrilaren 11raBernat Etxepareren Linguae Vasconum primitiæ euskaraz inprimatutako lehen liburua aurkezten du. Ezagutzen den ale bakarra Frantziako Liburutegi Nazionaleko bildumetan egitasmoan prestaturik, François Morpain inprimatzaileak 1545ean Bordelen argitaratu zuen. Eta harekin batera argitaratzaile berdina duen Recueil de Coutumes (1553), Baionako Mediatekak prestaturik aurkeztua izanen da.
Duela 500 urte Ipar Euskal Herrian idatzia izan zen aparteko dokumentu hori ezagutzeko aukera paregabea da…

n-4° formatuko 28 orrik osatzen duten Linguae Vasconum primitiæ Bordelen argitaratua izan zen 1545an, François Morpain-en inprimategian. Haren itxura xumeak jakitera ematen ez badu ere paregabeko garrantzia du euskal ondarearen historian. Izan ere, tituluak berak hain argiki iragartzen duen bezala nahiz eta latineraz izan,  euskaraz inprimatua izan den lehen liburua da. Lan hori Bernat Etxepareri zor diogu, 1480 inguruan Duzunaritze-Sarasketan sortu zen apezari. 1545 argitaratze urte horretan Garaziko haranean den Eiheralarreko erretorea zen, Donibane- Garazitik Orreagara doan bidean.

Liburuxkahemen klikatu

category
Tipo
evento
style
Categoría
Exposición
location_city
Municipio
Baiona
event
Inicio
11/10/2025
event_busy
Fin
11/01/2026
store
Lugar
Musée Basque (Museo Vasco de Bayona)

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.