100 URTE JADANIK! Museoa bere mendean

100 URTE JADANIK! Museoa bere mendean

200 objektu inguru bildurik erakusketak museoaren historia berritua izan eta 2001ean berriz ireki arte kontatuko digu, bere etorkizunari begirada bat eskainiz. Dokumentu hauskorrak ez baitira sobera luzaz erakusgai ezartzen ahal, kontserbazio prebentibo arrazoiengatik besteen ordez emanak izanen diren antzeko gaiei buruzko objektu, obra eta dokumentu berrien aurkezpenarekin luzatuko da Ehun urte jadanik! erakusketa 2025ean.

Azkenik, oraindik ikusi ez dutenentzat, Altzürüküko Harpean marraztu zaldi ttipia erakusketa luzatzen dugu, arkeologia sailean Martxotik Ekainera: duela 30 000 urte inguru grabatu historiaurreko arte higigarriko lekukotasun miresgarria! Eta Obra Gomitatuak programaren baitan, Franziako Liburutegi Nazionalak, Urriaren 11tik 2026ko Urtarrilen11ra, eskuzabaltasunez mailegatu duen Linguae Vasconum PrimitiaeBernat Decheparek 1545ean idatzi obra famatua hartzen du museoak, udazken honetan. Aldi berean, azaroaren 22an ikerketa eguna antolatua izanen da, obra honen inguruan.

Erakusketaren inguruan

Aldi baterako erakusketaren bisita gidatuak eta bisita-hitzaldiak:
 

Maiatzaren 4a,17a, 24a, 15:00
Ekainaren 1a, 8a, 29a, 15:00
Uztailaren 5a, 15a, 18a, 19a, 25a, 26a, 31a*, 15:00
Agorrilaren 1a, 2a, 3a, 5a, 7a, 8a, 12a, 14a, 15a, 19a, 23a, 24a, 15:00
Irailaren 7a, 14a, 28a, 15:00
Urriaren 5a, 11a*, 12a, 24a, 25a, 26a, 28, 31, 15:00
Azaroaren 8a, 9a, 22a*, 23a, 15:00
Abenduaren 6*, 28a, 30a, 15:00
Urtarrilaren 3a, 4a, 15:00

 
category
Tipo
evento
style
Categoría
Exposición
location_city
Municipio
Baiona
event
Inicio
21/06/2024
event_busy
Fin
04/01/2026
store
Lugar
Musée Basque (Museo Vasco de Bayona)

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.