Aitzina Folk 2025: FANNY DESK ETA JUAN MARI BELTRAN

Aitzina Folk 2025: FANNY DESK ETA JUAN MARI BELTRAN

Dentro del festival Aitzina Folk 2025.

Ikuskizun honetan euskal musika bestelako estiloekin uztartuko da. Txalaparta, alboka, txistua, panderoa, ahotsa… oholtza gainean izango dira, baina soinua ez da ohikoa izango. Izan ere, melodia tradizionaletatik abiatuta, bertsio deigarri eta ausartak entzun ahal izango dira kontzertu honetan.

Batetik, Juan Mari Beltran eta Ander Barrenetxea izango ditugu, euskal musikan azpimarratu beharreko izenak biak ala biak. Bestetik, Fanny Desk bikotea ere  bertan izango da. Azken urteetan, musika klasikoaren aldaerekin lanean ari dira, eklektizismoa kanta herrikoiekin uztartzen dutelarik.

Izan ere, herri musika bizitzeko eta gozatzeko modu berriak eskaini nahi ditu proiektu honek. Horrekin batera, musika tradizionalaren eta gaurkotasunaren arteko zubiak eraikiko dira, asko baita gure musika tradizionalak gaurko munduaz esateko duena.

Kontzertuan, hitzen bidez, musikariek ikusleekin etengabeko elkarrizketa sustatuko dute, publikoa ikuskizunaren partaide bihurtuko delarik.

category
Tipo
evento
style
Categoría
Concierto
location_city
Municipio
Vitoria-Gasteiz
event
Inicio
18/12/2025
event_busy
Fin
18/12/2025
schedule
Horario
19:30 - 21:00
euro
Precio
10 €
store
Lugar
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.