Visitas guiadas: IÑAKI LAZKANO eta ROBERTO SANCHEZ. Karteletrak erakusketa

Visitas guiadas: IÑAKI LAZKANO eta ROBERTO SANCHEZ. Karteletrak erakusketa

BISITA-GIDATUA IÑAKI LAZKANO eta ROBER SANCHEZEN eskutik 

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa | Iñaki Lazkanok eta Roberto Sanchezek gidatuko duten bisita honetan, Markos Gimenoren bizitzaren zein lanaren berri emango digute, eta horrez gain, “101 letrakartel” liburua eta erakusketa bera ere nola sortu ziren azalduko. Honez gain, erakusketari lotutako hainbat jarduera osagarri izango ditugu urrian zehar. Besteak beste, Joseba Sarrionandiak gidatutako bisita, Ihana Iriondoren eta ANARIren kontzertua, Bigara taldeak antolatutako familia-tailerra, Rober Sanchezek gauzatutako palindromoak sortzeko tailerra eta Mursegoren Sukramarkus kontzertua, zeinetan Markos Gimenoren palindromoak oinarri hartu dituen abestiak sortzeko.

Markos Gimenoren KARTELETRAK erakusketa 

Erakusketa hau euskaraz idatzitako berrogeita hamar palindromo baino gehiagok osatzen dute. Palindromo horietako batzuk Markosek berak diseinatu zituen, baina Joseba Sarrionaindiaren lanari esker, haren lagun ugarik eta hogeita hamar euskal artista baino gehiagok, palindromo horiek kartel formatuan ilustratzen lagundu nahi izan dute. Besteak beste, egile hauen lanak ikusi ahal izango dira: Fernando eta Vicente Roscubas anaiak; Aristides Hernández (Ares) artista kubatarra; Jose Enrike Urrutia “Kapeau”; Unai Iturriaga “Bigara”; Jose Antonio Azpilicueta ilustratzaileak; eta Gotzon Garaizabal eta Luis Zavalamendiaren erliebezko lanak. Gainera, Markosen laguna eta zeramista den Esther Astarloaren lankidetzari esker, Markosen palindromoetan oinarritutako zeramikazko piezak ere ikusi ahal izango dira.

category
Tipo
evento
style
Categoría
Otro
location_city
Municipio
Vitoria-Gasteiz
event
Inicio
16/10/2025
event_busy
Fin
16/12/2025
schedule
Horario
1900 - 20:00
euro
Precio
Gratis (inscripción)
store
Lugar
Centro Cultural Izaskun Arrue – Gasteiz Antzokia

EXPERIENCIAS RELACIONADAS

Generar experiencia
No hemos encontrado eventos.